Etxebizitza bateko tximiniatik ohi baino ke gehiago irten da Altzibarren

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 25a, 12:17

Altzibar etorbideko 13. zenbakiko tximiniatik irten da kea.

Altzibar etorbideko 13. zenbakiko etxebizitzako tximiniatik ohi baino ke gehiago irteten hasi da, 11:50 inguruan. Ondorioz, suhiltzaileak, udaltzainak, ertzainak eta anbulantzia bertaratu dira. Inor ez da zauritu eta kalte materialik ere ez da izan.

 

Antza, 14. zenbakiko bizilagun batek deitu dio suhiltzaileei, tximiniatik ke asko irteten ikusi duelako. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, ekonomika piztuta zegoen sukaldean, eta horrek eragindako kea izanda tximiniatik atera dena. Erabat kontrolpean dago egoera.

Duela urtebete arazo antzekoa izan zen etxebizitza horretan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide