Etxebizitza bateko tximiniatik ke asko irten da Altzibar etorbidean

Maxixatzen.eus

Altzibar etorbideko 13. zenbakiko etxebizitzako tximiniatik ohi baino ke gehiago irteten hasi da, 13:00 inguruan. Ondorioz, suhiltzaileak bertaratu dira, eta tximinia garbitzen eta kea nondik datorren ikertzen aritu dira, 13:25 aldera arte. Inor ez da zauritu eta kalte materialak ere ez dira larriak izan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide