Alazne Mujika atletak Espainiako errekorra hautsi du

Maxixatzen.eus

Alazne Mujika. / Gabriel Beldarrain.

Maiatzaren 12an, Alazne Mujika azkoitiarrak Espainiako errekorra hautsi zuen Espainiako 50 kilometroko lasterketan. Ordiziako Altamira pistan jokatu zuen proba hori. Aurreko errekorra Cristina Gonzalezek zeukan ezarria (3:59:39), eta haren aurretik gelditu zen Mujika. Lehendabizi Eva Esnaola urnietarra sailkatu zen, eta minutu bat geroago helmugaratu zen Mujika (3:54:43).

 

Mujika korrikalaria izateaz gain Deusto unibertsitateko dekanordea da. Horren inguruan hitz egiten izan da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean. Loturan audioa entzungai.

Iaz Behobia-Donostia lasterketan erbi lanetan parte hartu zuen Mujikak, zazpi aldiz parte hartu ondoren Behobian. Gainera, Behobia-Donostia lasterketen lehenengoetako emakume korrikalaria izan zen.

Maxixatzenen bere iritzia argitaratu genuen joan den martxoko alean. Ikusi loturan bere ekarpena (8. orrialdean).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide