Nuñezek gazteen kategorian irabazi du Langraiz Okan jokatu zen txapelketa, baina bere taldekideek ere postu onak lortu dituzte sailkapenean. Urrezko dominagatik «gustora» dagoen arren, azken asteetan arazo bat sortu zaio Condor Jiu Jitsu taldeari.
Entrenatzeko lekurik ez inguruan
Donostian eta inguruetan hainbat akademia ditu Condor Jiu Jitsu taldeak. Azpeitiko gimnasioan entrenatzen zuten taldekideek orain dela bi astera arte, baina «arazo bat baino gehiago sortuta», entrenatzeko lekurik gabe gelditu dira. «Orain arte bezala entrenatzerik ez du gaur taldeak», jakinarazi dute.
Arazoagatik, Donostiara eta Oreretara joan behar dute entrenatzera. «Lan saioak egiteko hemen inguruanegoitza bilatu nahi du taldeak, gero eta jende gehiagok egin nahi baitu jiu jitsua», adierazi dute taldetik. Azaldu dutenez, ordea, «oso zaila» ari zaie egiten, inork ez baitie «toki aproposik» eskaintzen.