Protesta egiteko elkartu dira gaur ere herriko pentsiodunak

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 21a, 12:36

Gaur ere 200 bat pentsiodun baino gehiago elkartu dira herriko plazan pentsio duinak eskatzeko. 12:00etan herritarrak ordurako elkartu dira plazan pentsioen aldeko protesta egiteko.

 

Astelehenero plazan biltzen dira pentsiodunak eta erretirodunak pentsio duinen alde protesta egiteko, eta hurrengo astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazako eskailerak beteko dituzte protestan jarraitzeko. 

Datorren zapatuan, maiatzak 26, manifestazioa egingo dute Donostian pentsio duinak eskatzeko, eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak autobusa antolatu du hiriburura joateko. Autobusa zapatuan 16:00etan liburutegi paretik abiatuko da. Autobuseko txartelak eskuratzeko epea dagoeneko itxita dago.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide