Matadeixen jokatuko da III. Erniarraitz Bertso Kopa

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 16a, 10:20

Aurtengo Bertso Koparen kartela.

Maiatzaren 25ean, III. Erniarraitz Bertso Kopa jokatuko da Matadeixen. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta, eta Matadero Ekintzakek lagunduta, 22:00etan hasiko da bertso saioa.

 

Herriko lau bertsolari lehiatuko dira Bertso Kopan: Asier Garate 'Txibilter', Jokin Sudupe 'Pio', Iñaki Tolosa eta Xabier Aldalur. Lau horiekin batera, oholtzan izango dira Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika eta Beñat Lizaso. Duela bi urte jokatu zen II. Erniarraitz Bertso Kopa, eta ordukoan Asier Garate 'Txibilter'-ek jantzi zuen txapela. Bertso saiorako sarrerak aurrez eskuratu daitezke Zurt tabernan, bost euroren truke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide