Pintxo-potea ingelesez egiteko aukera ostegunean

Maxixatzen.eus

Tony Byrne jatorrizko ingeles hiztuna. (Argazkia: Udala)

Ostegun honetan, maiatzak 10, Chit Chat Bar Hop edo pintxo-potea ingelesez egingo da Gaztanenea Formakuntza Zentroak antolatuta. Tony Byrne jatorrizko ingeles hiztunak gidatuko du saioa 19:30etik 21:00etara.

 

Taldea 19:30ean Gaztanenean bilduko da. Ekimena doakoa eta irekia da, ingelesa praktikatu nahi duten herritar guztiei zuzendua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide