Gorka Etxaniz sailkapen orokorreko liderra da Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketan

Maxixatzen.eus

Gorka Etxaniz azkoitiarra Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako liderra da. Joan den asteburuan Soraluzeko San Andres bolatokian jokatu zen seigarren jardunaldia, eta 9 txirlo botata, hirugarren sailkatu zen.

 

Sailkapen orokorrean liderra da Etxaniz. Sei jardunalditan 30 txirlo bota ditu, bigarren sailkatuak baino bi gehiago eta hirugarrenak baino hiru gehiago. Datorren asteburuan, zapatuan, Elgoibarko San Miguelen izango da jaurtialdia, 17:00etan. Azkoitiko jaurtialdia maiatzaren 26an izango da, Floreagako bolatokian. Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da herrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide