Gure Esku Dagoren giza katea

'Zergatik erabaki?' hitzaldia antolatu du Gure Esku Dagok asteazkenerako

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 7a, 11:51

Zergatik erabaki? izenburupean, Azkoitiko Gure Esku Dagok hitzaldia antolatu du asteazkenerako. EH Bilduko Larraitz Ugarte eta EAJko Luke Uribe-Etxebarria Elkargunean elkartuko dira erabakitzeko eskubideaz aritzeko. Julen Garate azkoitiarrak egingo ditu hitzaldian moderatzaile lanak.

 

Aurkezpen ekitaldia, zapatuan

Zapatuan, maiatzak 12, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katearen aurkezpen ekitaldia egingo dute Elkargunean. 12:00etan hasiko da ekitaldia. Giza katean parte hartzeko aukera dago oraindik. Ostegunetako pintxo-potean eta zapaturo, 11:00etatik 13:30era, eliz atarian jartzen dute mahaia, giza katean parte hartu nahi duten azkoitiarrek izena emateko aukera eskainiz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide