Euskal Herriko lurgaineko 680 kg-tako lehen jardunaldiko sokatira txapelketa jokatu zen atzo, zapatua, Trenbidearen Zumardian. Txapelketa puntuagarria zen izatekoa hasiera batean, baina Akelarre taldeak huts egin zuen atzoko hitzorduan, eta epaimahaiak jardunaldia puntuagarria ez izatea erabaki zuen. Mutriku, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C sokatira taldeek erakustaldia egin behar izan zuten, beraz, Azkoitian.