Pentsio duinen aldeko aldarria egin dute gaur ere pentsiodunek

Maxixatzen.eus 2018ko api. 23a, 12:16

Gaur eguerdian ere 200 bat pentsiodun elkartu dira herriko plazan pentsio duinen aldeko aldarria egiteko. 'Pentsio duinen alde' zioen paperak eskuetan hartuta, ordu laurden bat egin dute udaletxearen aurrean.

 

Duten eskaera bete arte, protestan jarraituko dutela argi utzi nahi izan dute beste behin pentsiodunek. Gutxieneko pentsio duina bermatu nahi dute, hilean 1.080 eurokoa; eta pentsioaren urteroko eguneratzea KPIaren arabera egitea lehen bezala, eta ez Madrilek erabakitako %0,25eko igoerarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide