Roman Sudupe elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Maxixatzen.eus 2018ko api. 20a, 12:29

Roman Sudupe Olaizola (Azkoitia, 1947) Azkoitiko alkate ohia eta politikari azkoitiarra elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiako Faktoria saioan. Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izan zen Sudupe, besteak beste. ETAren azken agiriaren harira hitz egin du. Azken agiria irakurtzeko aukera izan duela adierazi du Euskadi Irratiko estudioetan, eta «poza» hartu duela aitortu du. Bere bizitzaren inguruan ere aritu da azkoitiarra.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide