Azken agur beroa jaso du Jose Antonio Oñederrak

Maxixatzen.eus 2018ko api. 20a, 11:36

Atzo, osteguna, izan zen Jose Antonio Oñederra Azkoitiko Peña Elorza txirrindularitza elkarteko arduradunaren hileta elizkizuna. Jendetza bildu zen elizan; besteak beste, txirrindularitza munduko gazte nahiz heldu asko joan ziren Oñederrari azken agurra ematera.

 

Oñederra apirilaren 17an hil zen, 56 urterekin. Urte askoan haurren txirrindularitzako irakaslea izan da, eta hark antolatzen zuen, besteak beste, Azkoitiko gaztetxoen txirrindularitzako lasterketa ezaguna. Azken urteetan infantil eta kimuen mailako gazteak entrenatzen zituen. Haur asko izan dira bere taldetik pasatutakoak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide