Gazteria zerbitzuak Nerabeen Afari-Erromeria antolatu du apirilaren 27rako

Maxixatzen.eus 2018ko api. 20a, 09:48

Azkoitiko Udalaren Gazteria zerbitzuak Nerabeen Afari-Erromeria antolatu du lehen aldiz, Artxamendi Topalekuaren eskutik. Apirilaren 27an Elkargunean egingo dute erromeria.

 

Afaltzera joateko beharrezkoa da aurrez Elkargunean kokatuta dagoen Gazteria zerbitzu bulegoan izena ematea, partaide kopurua mugatua baita. DBH1etik DBH4ra artekoei luzatu zaie gonbidapena. Afaria 20:15ean hasiko da Elkargunean, eta bost euro kostako da.

Erromeria, berriz, 21:30ean hasiko da. Dantzara hurbildu nahi duen DBH1etik gorako edonork izango du horretarako aukera. Musikari lanetan nerabeak arituko dira, baina Iñigo Galdos trikitilaria ere bidelagun izango dute bere lagunekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide