Mungiara, Kintopeko mantak

Maxixatzen.eus 2018ko api. 18a, 09:25

T.Goieta idi deman, atzo gauean Gurea pilotalekuan. / Ibon Errazu.

Atzo, asteartea, bukatu zen Azkoitiko 2018ko Udaberri Idi Dema Saria (Kintopekoak). Lau egunetan hamahiru idi pare plazaratu dira, eta guztiek lan ona egin zuten.

 

Lehen hiru idi pare plaza bakarrean sartu ziren, eta bigarren plazaratu ziren idi pareak, Mungiako (Bizkaia) T.Goietarenak, inoizko marka guztiak ondu zituzten.

Azkenean, mantak Bizkaira joan ziren, gainerako idi pareek ere oso lan ona eginda. Gipuzkoar hauek lehiatu ziren: Oliden, Ixidro, Ipiñarrieta, Mendiola, Bixkiak. Ixidro talde azkoitiarra seigarren postuan gelditu zen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide