Bere ibilbideari egindako aitortza gisa hartu du Anarik 2018ko Adarra Saria, Euskadi Irratiko Faktoria magazinean esan duenez. Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren «klubean» sartzeak «inpresioa» eragiten dion arren, saria jasotzeak ematen dion talaia baliatu nahiko luke urte hauetan guztietan alboan izan dituen lagunei eskerrak emateko: «oso era kolektiboan egin izan dut lan beti».