Pentsiodunak protestan, etenik gabe

Maxixatzen.eus

Gaur, astelehena, jendetza bildu da plazan, «pentsio duinak» aldarrikatzeko, beste behin. Bederatzigarren astelehenez jarraian, dozenaka pentsiodun atera dira plazara «pentsio duinak» eskatzera.

 

Argi utzi dute, beste behin, ez dituztela protestak etengo harik eta beraien eskaerak bete arte: gutxieneko pentsio duina bermatzea, hilean 1.080 eurokoa; eta pentsioaren urteroko eguneratzea KPIaren arabera egitea lehen bezala, eta ez Madrilek erabakitako %0,25eko igoerarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide