Jendetza elkartu du Euskal Herriko Itzuliak Aittola inguruan

Maxixatzen.eus

Gaur igaro da Itzulia Azkoititik. Herrian jendeak harrera beroa egin dio, baina askok txirrindulariak mendian gora ikusteko hautua egin dute. Jende asko elkartu da Elosuan, baina eguneko azken mendatean, Aittola aldean, kilometro luzeak osatu dituzte zaleek errepide ertzean jarrita animoak emateko.

Aittolara Azurki aldetik iritsi da lasterketa. Lehena Carlos Verona (MTS) izan da, baina bere atzetik pasatu da faboritoen tropela —Mikel Landa (MOV), Ion Izagirre (TBM), Primoz Roglic (TLJ) Itzuliako liderra, eta etapako irabazlea Omar Fraile (AST)—. Hiru txirrindulari euskaldun Itzuliako liderraren maillot horia janzten duen Roglic esloveniarrarekin batera. Zaleek berotasuna eta animo bultzada eman dizkiete hauspoa berotuta zeramaten txirrindulariei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide