Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Treblinkara azken trena' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus

Zapatuan, 20:00etan, Treblinkara azken trena antzezlana ikusteko lau sarrera banatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

 

Mari Carmen Dierez eta Miren Zubizarreta, Maxixatzeneko bazkideak, izan dira bina sarreren irabazleak. Zozketan parte hartzeko galderaren erantzun zuzena hau zen: Mireia Gabilondo.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean, emanaldia hasi baino lehen.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide