Bost urteko haurrek zapatuko danborradan irteteko aukera dute oraindik

Maxixatzen.eus 2018ko api. 5a, 12:37

Iazko danborradako artxiboko irudia.

Udalak gaur goizean jakinarazi du, zapatuko umeen danborradan parte hartu nahi duten bost urteko haurrek oraindik aukera dutela. Horrez gain, euriaren kasuan hartuko dituzten erabakien berri ere eman dute.

 

Izena emateko Kultura sailarekin harremanetan jartzeko gomendioa egin dute udaletik; bertara joateko edo 943 85 71 70 telefono zenbakira deitzeko. Umeen danborrada, zapatuan 17:30ean Balda plazatik abiatuko da.

Eguraldi txarra egingo balu

Eguraldi txarra egiten badu, umeen danborrada igande goizera atzeratuko da. Kasu horretan, antolatzaileek larunbatean 16:00etan erabakiko dute irten ala ez. Danborrada atzeratzea erabakitzen badute, kaleko megafonia bidez jakinaraziko da. Igandean, izatekotan, 12:00etan izango da, eta beraz, umeek 11:30ean Balda Plazan elkartuko beharko lukete.

Egingo duten ibilbidea

Balda plaza–Santa Klara–Trino Uria (Pakea aldetik)–Julio Urkixo etorbidea–Balda Plaza-Plaza Berri–Kale Nagusia–Herriko Plaza–Umore Ona elkartea–Kale Nagusia–Aingeru kalea–frontoia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide