Umore Ona elkarteak, Udalak eta antolakuntza lanetan ibiltzen diren hainbat boluntariok martxoaren 12an ekin zieten prestaketa lanei. Hilabete inguru entseguetan ibili ostean, zapatuan egingo dute danborrada. Aurten ere Pazko Asteko zapatuan egingo dute, antolatzaileek parte hartzea hobetzeko asmoz 2013an erabakitako eguna. 280 ume inguru irtengo dira danborra jotzen, kantinera, gastadore eta karrozan.
Azken urteetan jantziak berritzen ari dira, aurrekoak zaharkituak geratu direlako. Aurten, sukaldari jantzia estreinatuko da, aurreko hiru urteetan, pilotari, zalduntxo eta abarketari jantziekin egin den moduan.