Azkoitia Gukaren zozketak

'Treblinkara azken trena' antzezlanerako lau sarrera zozketatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

Datorren zapatuan, 20:00etan, Baztartxon izango den Treblinkara azken trena antzezlana ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu datorren ostiralean.

 

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Nor da Treblinkara azken trena antzezlanaren zuzendaria?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, apirilaren 6a baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean bertan jakinaraziko dugu Webarruen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide