'Treblinkara azken trena' antzezlana ikusgai zapatuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko api. 3a, 09:36

Datorren zapatuan, apirilaren 7an, Treblinkara azken trena antzezlana eskainiko du Vaiven taldeak Baztartxo antzokian, 20:00etan. Antzezlana ikusteko sei euro ordaindu beharko da egunean bertan, Baztartxoko leihatilan.

 

Jose Ramon Soroiz da antzezalanean protagonista eta berarekin puntan dabiltzan aktoreek partekatuko dute oholtza. Telebistan eta antzerkian ibilbide oparoa duen Mikel Laskurain eta Ander Iruretagoiena dira aktoreen zerrenda osatzen dutenak. Vaiven konpainiak Ana Pimentarena den jatorrizko ideia antzezlan bihurtuko, beste behin, Azkoitian. Baztartxon eskainiko duten antzezlanak Max sarietarako bost hautagaitza lortu ditu.

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, hamar aktorek hartzen dute parte antzezlanean. Jose Ramon Soroiz aktoreak Janusz Kòrczak hezurmamitzen du. Korczak Varsoviako judutarren umerzurztegi bateko medikua eta pedagogoa da. 1942an, hango buru zela, «haur errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile Stefania Wilzynskarekin —Maiken Beitiak antzezten duen pertsonaia— batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere».

Umezurztegitik alde egin beharko dute, ordea, 200 haur judutarrek, eta tren bat hartu, Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango dituen trena. Antzezlana biktimei egindako omenaldi bat da Janusz Korczaken oroimenez. «Errazena ideia baten alde hiltzea da, film batean bezala; zailena, berriz, egunez egun ideia baten alde bizitzea da» omen zioen Korczakek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide