Itzuliak Azkoitia zapalduko du ostiralean

Maxixatzen.eus 2018ko api. 3a, 11:52

Argazkia: Photo Gomez Sport

Zarautzen hasi zen Itzulia Basque Country, eta Eibarko Arraten amaituko da datorren zapatuan. Bien bitartean, Euskal Herriko hainbat herri eta txoko zapalduko ditu euskal txirrindularitzaren proba nagusienetakoak. Azkoititik ostiralean igaroko dira txirrindulariak.

 

Gasteiztik Eibarrera bitartean ia 165 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, eta Azkoitira Elosuako mendatetik iritsiko dira. Antolakuntzak emandako ordutegiaren arabera, Elosuara 15:52etik 16:08ra bitartean iritsiko dira, eta handik herrirako bidea hartuko dute txirrindulariek. 16:06tik 16:23ra tartean lasterketa Azkoitian izatea espero da, beti ere lasterketak daraman abiaduaren arabera.

Baina dena ez da hor amaituko. Txirrindularitza proba Zestoara iristen denean, Endoiatik Azurkira igoko dira eta handik Madarixara aterako dira. Madarixara 16:51tik 17:13ra bitartean iristea aurreikusi dute probaren antolatzaileek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide