Mark Kiptoo keniarra izan da gizonetan nagusi, 01:01:03 denbora eginda. Gainera, Master 40 Mailako munduko marka ondu du Kiptook. Emakumeetan helmugaratzen aurrena Hawi Megersa etiopiarra izan da, 01:10:24 denborarekin.
Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa ere jokatu da gaurko proba nagusian, eta gizonetan Ander Sagarzazu donostiarrak eskuratu ditu bi txapelak, ordubete, 7 minutu eta 16 segundotan helmugaratuta. Emakumeetan, berriz, Nerea Arregi arrasatearrak lortu du Gipuzkoako txapela, maratoi erdia ordubete, 29 minutu eta 25 segundotan bukatuta. Maratoi erdiko sailkapen osoa honako lotura honetan ikus daiteke.
VI. Proba Motza
16:15ean hasi da VI. Proba Motza, eta guztira 257 lasterkarik bukatu dute zortzi kilometroko lasterketa, eta gizonetan Oscar Fernandez (00:25:39) eta emakumeetan Claudia Anduaga gasteiztarra (00:30:25) nagusitu dira. Proba laburreko sailkapen osoa honako lotura honetan ikus daiteke.