Ate berriak ipintzeko, 2.000 euro inguruko kostua aurreikusten du Udalak. Bestalde, Kultur Etxeko langileek Maxixatzeni azaldutakoaren arabera, bosgarrenez sartu dira lapurrak Kultur Etxera azken urteetan.
Joan den zapatu iluntzean saiatu ziren zerbait lapurtzen Kultur Etxeko bi solairutan, Udaltzaingoak Maxixatzeni azaldu dionez. Guztira, lau ate agertu dira hautsita: bi ate hirugarren solairuan eta beste bi ate laugarren solairuan. Hala ere, oraingoz ezarrita dauden salaketen arabera, bulegoetan ez dago ezer lapurtuta.