Eliz atarian, 12:00etan, egingo duten aurkezpenean emango dituzte giza katearen inguruko xehetasun guztiak: izen-ematea noiz eta nola egin behar den eta azkoitiarrei non egotea tokatu zaien, besteak beste.
Azkoitiko Gure Esku Dagok zapatu honetan, martxoak 24, eliz atarian agerraldi jendetsua egin nahi du bigarren giza katea aurkezteko. Datorren ekainaren 10ean, giza kate erraldoia egin nahi dute Donostia, Bilbo eta Gasteizko Legebiltzarra lotzeko, eta beste herrietakoak bezala, azkoitiarrak ere ezinbestekoak izango dira kate hori osatzeko. Guztien artean 201,9 km lotu beharko dituzte.