Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du asteazkenean

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 20a, 10:30

Azkoitia Lagunkoiak bere hileroko bilera egingo du asteazken honetan, martxoak 21, Elkargunean, 18:00etan.

 

Azkoitia Lagunkoiaren helburua da herritarren parte hartze prozesuak eta guneak sustatzea Azkoitia gero eta lagunkoiagoa izan dadin adineko pertsonen beharrekiko.

Lan metodologiari dagokionez, zortzi esku-hartze eremu dituzte definituta. Orain arte, Azkoitia Lagunkoia komunikazioan eta parte hartzean zentratu da, eta hurrengo topaketetan, besteak beste, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, garraioa edo inklusioa jorratuko dituzte. Azkoitia Lagunkoia osatzen duen taldeak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. Bilerak irekiak dira eta interesa duen edonork ateak zabalik ditu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide