Astelehenero bezala, gaur ere jendetza bildu da plazan, pentsio duinak aldarrikatzeko beste behin. Gainera, azken asteetan indartu egin da pentsiodunen mugimendua. Joan den zapatuan esaterako, ehunka lagun joan ziren Azkoititik Donostiako manifestazioara.