Elkar Hazi taldeak haurrei eta gurasoei zuzendutako psikomotrizitate saioa antolatu du

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 16a, 11:42

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak 2015-2016 urteetan jaiotako haurrei eta haien gurasoei zuzendutako psikomotrizitate saioa antolatu du. Saioa apirilaren 14an, zapatua, izango da 10:30etik 11:30era, Floreaga ikastetxean. Interesa duen pertsona orori irekita dago.

 

Izen emate epea martxoaren 23ra arte dago zabalik, ikastetxeko idazkaritzan. Saioaren prezioa  3 eurokoa da, eta haur bakoitzeko guraso batek izango du parte hartzeko aukera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide