Antolatzaileek azaldu dutenez, «hitzaldia teorian dakigun hori praktikan jartzeko aukera ona izango da eta eguneko jatordu ezberdinak landuko ditugu». Gosariaren, hamaiketakoaren eta askariaren inguruan hitz egingo dute bereziki hitzaldian, «askotan ez baitugu jakiten haurrei zer eskaini», esan dute antolatzaileek. Horrez gain, otordu horietan eskaintzen den azukre kopuruaz ere hausnartuko dute parte hartzaileek.