18 eta 14 irabazi zieten Arrietak eta Espinarrek Amaia Araiztegiri eta Maddi Mendizabali. Azken bikote horrek hamalau tanto egin zituenez, laugarren bikoterik onena bezala sailkatzea lortu zuten. Arrietak eta bere bikote Espinarrek final laurdenetako partida bera errepikatu beharko dute finalerdietan ere, zozketak horrela ebatzi baitu.
Lehen mailako finalerdietako partidako honako hauek izango dira:
1. Miren Larrarte-Maider Mendizabal eta Olatz Arrizabalaga-Leire Etxaniz.
2. Amaia Araiztegi-Maddi Mendizabal eta Patri Espinar-Eneritz Arrieta.
Datorren igandean jokatuko dute finalerdia, Oñatin.