Egurrak banaka ebakiz eta erlojuaren kontra joan behar izan dute aizkolariek hasierako faseetan, eta ondoren, txanda librean, sei 60 ontzako eta bi kanaerdiko ebaki behar izan dituzte finaleko protagonistek. «Azken fasera arte oso ondo joan zaigu, baina txanda libreko lanean egur zikin samarrak eta adar askorekin moztu behar izan ditugu, eta asko atzeratu gara», azaldu du Alberdi aizkolari azkoitiarrak finalaren ondoren.