Garagune zentroko kideek eskuz egindako materiala saldu dute

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 2a, 11:50

Azpeitiko Garagune zentroko kideek postua jarri dute gaur goizean Torre Zuri erakustokiaren aurrean. Zentroko lagunek eskuz egindako koilareak, bufandak, eraztunak eta giltzatakoak salgai ipini dituzte, besteak beste.

 

Garagune Zentroa, Azpeitiko Antxieta etxean dago, eta bertan eskualdeko adimen urrikoentzako zentroa eskaintzen dute, Goienetxe fundazioaren baitan. Garagune zentroaren helburu nagusia adimen urritasuna duten pertsonak lehen mailako herritarrak izatea da. Halaber, eskubide berdinak eta behar dituzten laguntzak izan ditzaten egiten dute lan, besteak beste.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide