Protesta jendetsua egin dute pentsio duinak eskatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 26a, 13:48

Elkarretaratze jendetsua egin dute herriko plazan.

200 herritarrek baino gehiagok egin dute bat pentsio duinen aldeko protestan. Joan den astelehenean egin zuten lehen elkarretaratzea, eta gaur egin dute bigarrena. Bilkura jendetsua izan da, eta txalo artean eman diote amaiera gaurko protesta ekitaldiari.

 

Espainiako Gobernuak pentsioei egindako %0,25eko igoeraz gain, azken urteetako erreformak eta horiek sortu dituzten eraginak salatu dituzte 200 erretirodun inguruk. Pentsioen igoerak, hilean 2,3 euro gehiagoko igoera suposatzen du pentsiodunentzat, urtean 32,2 euro gehiago. Datorren astelehenean ere 12:00etan herriko plazan jarri dute hitzordua pentsio duinen alde protesta egiteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide