Nazioarteko narkotrafikatzaile sare bat desegin dute Azkoitian

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 24a, 13:51

Espainiako Polizia Nazionala.

Herbehereetatik zuzendutako droga trafikatzaile sare bat desegin du Espainiako Poliziak Azkoitian eta Irunen. Operazioan bost pertsona atxilotu dituzte.

 

Espainiako Poliziak agiri batean jakitera eman duenez, sareak heroina, kokaina eta haxixa banatzen zituen Gipuzkoan, baina Marokon eta Herbehereetan “adarrak” zituen. Haxixa gehienbat Marokotik ekartzen zuten, “segurtasun neurri handiekin”.

Bost atxiloketen ostean, poliziek bost etxebizitza miatu eta 86 kilo haxix, 757 gramo heroina, 495 gramo kokaina, mozteko 3 kilo substantzia eta eskudirutan 30.985 euro atzeman zituzten, baita droga saltzeko, pisatzeko eta manipulatzeko tresnak ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide