Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo dute astelehen eguerdian

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 23a, 17:09

Herritar talde batek deituta, pentsio duinen aldeko bigarren elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean, otsailak 26, 12:00etan, herriko plazan.

 

Gobernu espainiarrak pentsioei egindako %0,25eko igoeraz gain, azken urteetako erreformak eta horiek sortu dituzten eraginak salatuko dituzte erretirodunek eta pentsiodunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide