Espainiako Gobernuak pentsioei egindako %0,25eko igoeraz gain, azken urteetako erreformak eta horiek sortu dituzten eraginak salatu dituzte dozenaka erretirodunek eta pentsiodunek. Pentsioen igoerak, hilean 2,3 euro gehiagoko igoera suposatzen du pentsiodunentzat, urtean 32,2 euro gehiago. Deialdia egin dutenek azaldutakoaren arabera, datorren astelehenean ere 12:00etan elkartuko dira plazan pentsioen inguruko salaketa egiteko.