Iñigo Antsorregi Antzez Motz antzerki lehiaketako finalera sailkatu da

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 19a, 14:05

Ander Azurmendi, Iñigo Antsorregi eta Asier Oruesagasti.

Iñigo Antsorregi Dierez (Azkoitia, 1993) Urretxuko Antzez Motz antzerki laburren lehiaketako finalera sailkatu da Txinparta taldearekin. Pisu ez-partekatua antzezlana aurkeztu zuen joan den ostiralean Urretxuko Labeaga aretoan Asier Oruesagasti aktorearekin batera, eta Ander Azurmendiren zuzendaritzapean.

 

Pisu ez-partekatua lanak pisu bila dabiltzan bi gazteren lehen kontaktua hartzen du ardatz. Skype bidez jarriko dira harremanetan eta hasieran denak perfektua badirudi ere... Gidoi hori bera egin eta antzeztu du Iñigo Dierezek —izen artistikoa— Urretxun. Epaileen eta publikoaren botoei esker egin du Antsorregik finalerako jauzia.

Finala datorren martxoaren 9an, 21:30ean, jokatuko da, Urretxuko Labeaga aretoan. Lanik onenaren sariak 800 euro jasoko ditu, bigarren antzezlanik onenak 400 euro, eta euskarazko lanik onenak 200 euro. Bestalde, emakumezko aktorekik onenaren saria, gizonezko aktorerik onenaren saria, zuzendaritza onenaren saria eta gidoi originalik onenaren saria ere banatuko dituzte, guztiak 100 euroko balioarekin.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide