Aratz Igarzabal da IX. Erniarraitz Txapelketako lehen finalista

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 18a, 19:47

Gaur arratsaldean jokatu da Kultur Etxean IX. Erniarraitz Txapelketako lehen kanporaketa, eta Aratz Igarzabal gabiriarra sailkatu da martxoaren 16an Azpeitiko Gaztetxean jokatuko den finalerako.

 

Gainerako bost bertsolariek Errezilgo Borondegin —otsailak 25, 17:00etan— eta Zestoako Kultur Aretoan —martxoak 4, 17:00etan— jokatuko diren kanporaketetan gertatzen denaren zain geratu beharko dute finalean izango diren edo ez jakiteko.

Honela gelditu da sailkapena Azkoitian jokatu den kanporaketan:

1. Aratz Igarzabal (236,5 puntu - Finalerako sailkatua)

2. Joanes Illarregi (235 puntu)

3. Txaber Altube (222,5 puntu)

4. Maialen Akizu (222,5 puntu)

5. Oier Etxeberria (221 puntu)

6. Aitor Servier (207,5 puntu)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide