Inauteriak 2018

Hamahiru taldek eta lau tabernak hartuko dute parte inauterietako mozorro eta apainketa lehiaketan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 9a, 13:55

Iaz saria jaso zuen taldeetako bat.

Guztira hamahiru taldek eman dute izena aurtengo inauterietako mozorro lehiaketan. Sei talde txikik hartuko dute parte, eta zazpi talde handik. Taberna apainketa lehiaketan, berriz, lau talde lehiatuko dira.

 

19:00etatik 20:30era bitartean eliz ataritik pasatu beharko dute partaide guztiek, tarte horretan baloratuko baitute epaimahaiko kideek talde bakoitza. Hamabi lagun baino gutxiagoz osatutako taldeak, talde txikiak, sei izango dira. Honako gai hauek landuko dituzte:

- '90. hamarkadako telezaborra'

- 'Zombi'

- 'Zikoinak'

- 'Koko eta familixe'

- 'Funeral Gospel'

- 'Minutun 10 ezetz! Idi dema'

Hamabi pertsona baino gehiagorekin osatutako taldeak, bestalde, talde handiak izango dira aurtengo mozorro lehiaketan. Gai hauek landuko dituzte:

- 'Itsas lapurrak'

- 'Kylä Odin Vikingoak Azkoitiko herria konkistatzera'

- 'Nordeko Euskandinabuk'

- 'Mojen abesbatza'

- 'Katuen eroa'

- 'Azkoitiko bikingoak'

- 'Gospel'

 

Lau taberna apainketa lehiaketan

Taberna apainketaren lehiaketa izango da bihar, eta oraingoz Etxe-Aitz, Ibai-Ondo, Dean eta Zakela tabernek eman dute izena. Tabernak ikustera 20:30etik aurrera pasatuko dira epaimahaikideak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide