Xabier Munibe Ikastolan aretoan ospatuko dute inauterietako ostiral arratsaldea, eta Floreaga Ikastetxean, aldiz, patio edo atari berdean.
Eguraldiaren iragarpen txarra dela eta, umeen inauterietako kalejira bertan behera gelditzea erabaki dute ikastetxeek. Hori dela eta, haurrek ikastetxeetan igaroko dute arratsaldea, eta festari amaiera Gurea pilotalekuan emango diote, Oihan Vegak eskainitako musika dantzaldiarekin. Bestalde, Udalak argi utzi nahi izan du ez duela inolako zerikusirik kalejira bertan behera uzteko erabakian, Xabier Munibe Ikastolaren eta Floreaga Salestar Ikastetxearen erabakia izan baita.
Xabier Munibe Ikastolan aretoan ospatuko dute inauterietako ostiral arratsaldea, eta Floreaga Ikastetxean, aldiz, patio edo atari berdean.