Lokal bakoitzak 32 metro karratu erabilgarri ditu gutxi gora-behera. Bakoitzean bainugelak jarri dira, instalazio elektrikoa aldatu da, lurra eta hormak txukundu eta margoketa lanak egin dira. Lanen kostua 54.225,61 (BEZ barne) eurokoa da.
Behin berritze lanak burututa, Udala lizitazio txostena prestatzen ari da, lehiaketa publikoa martxan jarri eta lokalak emateko.