Inauteriak 2018

Inauterietako lehiaketetan izena emateko epea ostegunean itxiko da

Maxixatzen.eus 2018ko otsailaren 7a

Gaur, otsailak 8, amaituko da inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan parte hartzeko izen emate epea.

 

Parte hartzeko udaletxeko harreran eman behar da izena. Horretarako azken eguna biharr, otsailak 8 izango da. Mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gutxienez 16 urte izatea. Bestetik, partaideak otsailaren 10ean, zapatuan, 19:00etatik 20:30era, plazatik pasatu beharko dute ezinbestean. Epaimahaia tabernak ikustera 20:30etik aurrera joango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide