Gaur goizaldean, iragarrita zegoen moduan, elurra egin du Azkoitiko mendietan eta mendateetan bereziki; erdigunea ez du zuritu. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, autoentzat soilik dago zabalik errepidea Elosuan, eta horiek kateak behar dituzte. Azkarateko mendatea, berriz, irekita dago oraingoz ibilgailu guztientzat, baina kontuz ibiltzeko eskatu dute, izotzarengatik eta elurrarengatik.