Jon Sarasua aretxabaletarra, bertsolaria eta irakaslea da. Kazetaritza eta soziologia ikasi zituen Bilbon. 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan.
2002. urtera arte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna izan zen, eta gaur egun, plazetatik erretiratuta, Mondragon Unibertsitatean irakasle dabil, Huhezi fakultatean.