Eraskusleiho ikastaroa antolatu dute merkatarientzat

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 2a, 10:06

Herrixen Merkatari Elkarteak eta Udalak Erakusleiho Ikastaroa jarriko dute martxan herriko dendariei zuzenduta. Helburua da erakusleihoen diseinuaren inguruko ezagupenak eurenganatzeko aukera eskaintzea, salmenten gorakadan eragin dezakeen inpaktu bisuala sortuz.

 

Oraindik datak itxi gabe dauden arren, ikastaroa berehala hasiko da eta urte amaierara arte luzatuko da. Z estudioa arduratuko da ikastaroa emateaz. Astean behingo saioak izango dira eta 90 minutuko iraupena izango dute. Elkargunean emango da ikastaroa, 15:00etatik 16:30era bitartean.

Ikastaroaren helburua da erakusleihoa lantzeko teknikak erakustea, tresna komertzial gisa hartuta. Neurketatik hasi eta erakusleihoaren exekuziora eman beharreko urratsak jorratuko dira. Erabili daitezkeen materialak ezagutuko dira, erakusketako teknikak bezala, hala nola, konposizioa edota kromatismoa.

Plaza kopurua mugatua da. Printzipioz, gehinez hamabi lagunek hartu ahalko dute parte. Hala ere, jende gehiagok emango balu izena, bi talde osatzea aurreikusita dute arduradunek, nahi duten guztiek izan dezaten tailerretara joateko aukera.

Proposamena herriko merkatari guztiei zabaldu zaie eta Herrixen elkarteko kide ez diren establezimenduek kuota bat ordaindu beharko dute.

Izen emate epea otsailaren 9an amaituko da. Ikastaroan parte hartu duten merkatariek izena eman dezakete Udaletxeko Arreta Bulegoan (943 08 00 80 – idaz@azkoitia.eus) edo Herrixen elkartearen bulegoan (Herriko Plazan, Kultur Etxeko 1.go solairuan).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide