Etxerik gabeko katuen lagunak

Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 31a, 10:18

Carmen Alberdi, Mailu Albizuri, Isabel Sanchez eta Joaquina Ramilo, Katulagun elkartearen sortzaileak, Azkoitian. (Ihintza Elustondo)
Katulagun elkartea sortu dute Azkoitian, kaleko katuei laguntzeko asmoz. Argi dute «arazoa» dagoela, eta horri irtenbidea eman nahi diote, katuak antzututa.

 

Batek hangoak eta besteak hemengoak, denen artean ondo ezagutzen dituzte Azkoitiko kaleetan bizi diren katuak: ez dakit nongo zuri beltza deitzen diote bati, eta beste leku hartako grisa beste bati. Izen kurioso samarra ere jarri diote beste bati: Julio Iglesias. “Hori katu asko eta askoren aita da”, diote umoretsu. Animaliak maite dituztelako eta kalean bizi diren katuen egoerak kezkatzen dituelako batu dira Joaquina Ramilo, Isabel Sanchez, Mailu Albizuri eta Carmen Alberdi, eta elkarte bat osatu dute: Katulagun.

Aterperik gabeko katuei babesa ematea da elkartearen asmoa. “Finean, etxeko eta kaleko katu bat ezberdintzen dituena etxe bat besterik ez da”, dio Sanchezek. Kaleko katu guztiak etxean hartu ezin dituztenez, etxea eramateko prest daude kaleko katuengana.

Urola Kostako Hitzan argitaratutako artikulua. Jarraitu artikulua irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide