'Nola mantendu modu adimentsuan gure emozioak', horixe da ikastaroetako bati izena ematen dion izenburua. Saioak Nerea Galdonak gidatuko ditu. Bera piskologian doktorea eta Matia Fundazioko ikertzailea da. Emozioen inguruko esperientzia eta horiek bizi kalitatean eta ongizate subjektiboan duten eragina ikertzen ditu, zahartzeari eta adineko pertsonei arreta berezia eskainiz.
Emozioei buruzko saioak otsailaren 21ean, 23an eta 28an, eta martxoaren 2an eta 7an izango dira Elkargunean, 10:30etik 12:30era. Ikastaroa doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, Udaleko Ongizate sailera joan daiteke, 943 85 71 74 telefonora deitu edo mezu bat idatzi gizar@azkoitia.eus. helbidera. Izena emateko azken eguna otsailaren 16a da.
Eskaintza osatzeko bigarren ikastaro bat ere antolatu du Azkoitia Lagunkoiak. Hori teknologia berrien ingurukoa da eta bi atal ditu. Batean, smartphonen eta tableten erabilera azalduko da. Saio horiek otsailaren 19tik 27ra izango dira 16:00etatik 18:00etara. Bigarren atalaren baitan, Osakidetzarekin online tramiteak nola egiten diren ikasiko dute partaideek. Saio horiek, berriz, otsailaren 15ean eta 16an izango dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Teknologia berriei buruzko ikastaroa ere doakoa da eta Elkargunean kokaturiko KZgunean emango da. Izena emateko KZgunearekin jarri behar da harremanetan, 943 02 36 19 telefonoan edo ondorengo helbide elektronikoan: tutor.azkoitia@kzgunea.net