Auto ilarak sortu dira eta trafikoa errail batetik bideratu behar izan dute.
Azkarateko mendatean, GI-2634 errepidean, bi autoren arteko istripua izan dela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Antza, auto batek beste bat jo du atzetik, eta golpearen ondorioz gidarietako bat autoan harrapatuta gelditu da. Hala ere, Ertzaintzaren arabera, bi emakume zauritu dira istripuan, bi autoen gidariak, eta Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Ezbeharra Azkoitiko norantzan, tunelaren irteeran gertatu da, 16:50 inguruan.
Auto ilarak sortu dira eta trafikoa errail batetik bideratu behar izan dute.